«Gure ikuspegiak gure desioekin hasten dira»,
dio Audre Lordek.
Edizio honen erroak arnasketa sakonago baten nahian daude: pertsonen eta ingurunearen konplexutasun ederrarekin harremanetan jartzeko beharrean.
Zure burua antzeman dezakezu sentimendu horretan?
Ikusten ari garenari eta zinemak ikusten uzten digunari buruzko galdera irekia da hori. Eta, batez ere, kemena izateko gonbidapena da: bai ezagutzekoa, baita sakontzekoa ere.
Zinezittà 2023ren irudia neska bat da, uretan erdi-murgilduta begiratzen gaituena: begiak zabalik ditu eta lasai dirudi, bere burua beste dimentsio baten balego bezala, berea ez dena. Paisaia arrotz baten dago, perspektiba ezagutzen ez duena, sakontasuna baizik. Zinezittà, murgilketa-keinu ausart eta indibidualean eta talde-kolektibitatean islatuta, abentura eta ezagutza-bidaia bilakatzen da.
Programazioa gai jakin batzuei buruko hausnarketa da: literatura beste bizitza batzuk ezagutzeko eta antzerkia beste bizitza batzuk bizitzeko aukera gisa; eta niaren eraldaketa, haurtzaro eta helduaroaren, femenino eta maskulinoaren, eta erreala eta irudizkoaren arteko metamorfosi etengabeaz baliatzen den elkarrekiko kidetza-jokoa.
Askok parte hartzen dute jaialdi batean, eta jaialdia askorekin partekatzen da. Ez da ikusle ideal batentzat prestatzen, komunitate batentzat baizik. Era berean, jaialdi bat, jaialdi hau, artistek egina da, artisten, banako originalen eta beharrezko ahots indartsuen laguntzarekin.
Zinezittà 2023, beraz, elkarbizitza amesten eta abiarazten duen, edertasunagatik borrokatzen duen eta artisten indarrari, lanen bertigoari, galderen erradikaltasunari eta abenturaren zentzuari jarraitzen dion praktika da. Oraingo honetan, ikusleei jauzi egiteko eta murgiltzeko gonbidapena luzatzen die; begiak ireki, ingurukoa ikusi eta harritu daitezen.
